XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
FLORINDO - Nire zerbitzari honek zure mirabea nahi du emaztetzat. Ba al duzu eragozpenik baimena emateko?
ESMERALDINA - (
PANTALON - Niri dagokidanez, emana dago baimena. (
ESMERALDINA - Zer eskaintzen didan ikusi behar, jauna...
PANTALON - (
FLORINDO - Oraintsu ezagutu badut ere, fidatzekoa dela uste dut eta gizon trebea.
KLARISA - Florindo jauna... nik neure aldetik mirabea Beatriz anderearen zerbitzariarentzat proposatu behar nuela gogorarazi didazu. Baina zuk zeurearentzat eskatu duzunez gero, bego horretan.
FLORINDO - Ez, ez! Aldez aurretik hitza emana zenuenez gero, bertan behera uzten dut neure eskaria eta zeure eskuko zara.
KLARISA - Inoiz ez dut onartuko nire nahiak zureari hobesterik! Gainera, egia esateko, ez dut hitzik eman. Eutsi zeure eskariari.
FLORINDO - Ezin dut onartu! Pantalon jauna: baztertzen dut esana. Ez dut neure zerbitzariaren alde bitartekotzarik egin nahi! Gehiago oraindik: ezkontza horren aurka jartzen naiz buruz-buru.
KLARISA - Zurearekin ez bada, bestearekin ere ez da ezkonduko! Ez nago zure aurrean neure burua gutxiesteko.
TRUFALDINO - (
ESMERALDINA - (
PANTALON - Tira, ea konpontzen dugun hau! Neskatila honek ezkontzeko gogoa du. Emaiogun batari zein besteari.
FLORINDO - Nireari, ez! Klarisa anderearen aurrean ez dut gizalegerik hautsi nahi.
KLARISA - Nik ere ez nuke onartuko inondik ere Florindo jaunaren aurrean nabarmen geratzerik.
TRUFALDINO - Jaun-andreok... nik konponduko dut auzi hau. Florindo jauna, ez al duzu eskatu Esmeraldina zeure zerbitzariarentzat?